Iparraldera noa…

Stago. de Chile kontaminazioa eta mendizerra

Stago. de Chile kontaminazioa eta mendizerra

Nahiko denbora eman genuen Txileko Santiagon eta eguzkitako krema ematen den era berean inguruko espresio, bizikera eta giroan bustitzen joan ginen.

Dirudienez, denbora luzean zehar bidaiatzen dabiltzan bidaiariak xomorro arraroak bailiran begitantzen zaizkie enbaxadan eta burokrazia arkaikoak utzikeria krudelaz tratatzen ditu “ameslari zoroak”. Gauzak horrela, gure “denbora bankutik” nahiko eskaini behar izan genuenez leku ugari bisitatu eta ezagutzeko profitatu genuen. Nahigabe (nahita), denbora honetan 500km-tik gora egin genituen bizikletan metropolian barna. Gainera, bidean, Patagonian zehar sortu genuen familiarekin eta beste hamarkada batzuetan “Ameriketara” etorritako familiarekin egoteko aukera goxoa izan genuen.

…Jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Gustu guztientzako… Txile!

Gehienek Txileri buruz galdetzean mendilerroan pentsatzen dute, Andeak, suzko gerrikoa, sumendiak…. baina gora behera asko dituen inguru basati eta bizi gutxidun honen irudia errealitatetik oso urrun dago. …jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Txiloe

Eliza, gizon-emakume guztien ondarea, Chonchi

Eliza, Gizateriaren ondarea, Chonchi

Berriro ere ekin genion ibilbideari, berriro ere bizikletaz Futaleufuko mugatik, baina oraingoan paisaiak beste itxura bat zeukan, dena lehorrago zegoen, eta tontorrak ia elur gabe zeuden. Hala ere, hiru hilabete lehenago bezala, ilusioz zeharkatu genuen, oraingoan, …jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Munduaren amaiera

Atzean Chalten utzita

Chalten atzean atzean utzita

Patagoniako haize bolada beldurgarriei buruz hainbat bider hitz egin ziguten, baina mendilerroak haizetik babestu zigun bere seme-alaba gogokoenak bagina bezala.
… jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Patagonia

Patagonia

Patagonia

Patagonia

Denbora bat daramagu jada lur galdu eta bakarti hauetatik. Bertako jende, paisaia eta inguruneak gure bost zentzumenak xurgatu ditu. Pixkanaka denboraren tunel batean sartu garela ematen du non inoiz ez den gertatu erreboluzio industrialik, laku eta erreketako ura zuzenean, eskuaz hartuta edaten da. Hemen ez dago bizitzaren garraio-zinta diren erreka eta ibaiak ebakitzen dituen errepresarik. Hemen, gizakiak gehien erabili eta ikusten den energia gizateriaren printzipioetako bat da: sua.
Bizikletaz egiten den aldaketa oro bezala barneratze prozesua gutxinaka garatu zen, etengabeko esfortzu kontzienteaz.

… Jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Gure zain egon zara, Argentina!

"La boca", Buenos Aires

“La boca”, Buenos Aires

Goizaldean Coloniatik Buenos Airesera ferryan heldu ostean sorpresa handia hartu genuen. … jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Uruguai bezalakorik ez dago!

hdr_1447286792817

Uruguaira heldu bezain laster gure hizkuntzaren transizio mentala hasi genuen, gezurra badirudi ere espero baino akats gehiagorekin!

“Lagunarteko” zonaldea banatzen zuten portugal eta espainiako inperioetako gogorlekuetatik pasatu ginen. Gehien harritu gintuen lehen gauza etxe barietatea izan zen, erabilitako material ezberdinak, arkitektura, koloreak, antolaketak… … jarraitu irakurtzen…

Orokorra atalean publikatua | , , , , , , , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi